Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako Komiki Lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte

komikilehiaketa_sarituak2

111 komikik parte hartu dute lehiaketan

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako Komiki Lehiaketako Epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu apirilaren 23an liburutegian izandako ekitaldi berezi batean (Liburuaren Nazioarteko Eguna). Saridunek erosketa bonu bat eskuratu dute Berako saltokietan erosteko.

Horiekin batera lan batzuek aipamen berezia izan dute; lan hauen egileek marrazki materiala jaso dute.

Guztira 111 lanek parte hartu dute lehiaketan. Lan saridunak ikusgai egonen dira liburutegian apirilaren 24tik maiatzaren 8ra arte.

Lan saridunak ondoko hauek izan dira:

A kategoria (10 urte arte)

Saridunak: Institutoko Mukizua. Sara Goñi, Amaia Prieto, Alaitz Iriarte (Bera; Nafarroa). Saria: 100 euroko erosketa bonua
Aipamen berezia: Ezkontza. Maddi Navaridas, Ihintza Udaeta (Bera; Nafarroa). Saria: marrazketa materiala

B kategoria (11-15 urte)

SaridunaOroitzapenak. Maiane Sanchez (Bera; Nafarroa). Saria: 200 euroko erosketa bonua
Aipamen berezia: Ongi etorri Euskal Herrira. Aroa Martin, Maddi Ordoki, Nerea Ordoki (Bera; Nafarroa). Saria: marrazketa materiala

C kategoria (15 urtetik aitzinera)

SaridunaAitite Felipe. Jabi Isasi (Izarra, Araba). Saria: 300 euroko erosketa bonua