Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ANTZERKIA: Etxekoak (Artedrama eta Huts Teatroa)

ETXEKOAK kartelaEuskaraz

Eguna: maiatzaren 14a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea, Nafarroako Antzoki Sarea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Argibide gehiago: www.etxekoak.eus

7 urte ondoren, Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriz elkartu dira antzerki lan hau eskaintzeko.

Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.

“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan- etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsuletxean… urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa”.

Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dute.