Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ARGAZKI ERAKUSKETA: “Helburua: Bigarren elementua” (Jose Antonio Olaiz)

Iruñean, Atarrabian eta Lizarran egon ondotik, uraren inguruko argazki erakusketa honetaz gozatzeko aukera izanen dugu Beran

ERAKUSKETA: ARGAZKILARITZA ESPERIMENTALA

Eguna: abuztuaren 2tik 21era arte
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordutegia: 10:00-14;00 eta 15:00-18:00
Asteartetik igandera irekia
Igandeetan bakarrik goizez
Astelehenetan itxia
Antolatzailea: Berako Udala

“Bigarren elementua”, José Antonio Olaiz Urriza iruindarraren erakusketa. Tituluak antzinako filosofoek egindako sailkapenari egiten dio erreferentzia eta, argazkilaritzatik, uraren inguruko hausnarketa izan nahi du.

Naturan ikusten eta sentitzen duenaren isla da, eta uraren inguruko ikuspegi ezberdinak erakusten dizkigu. Argazkiek ez dute tratamendu digitalik; objektiboa iragazkirik paratu gabe eta klikatze jarraiturik gabe egina da.