Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Mugaldekoak Taldea

mugaldekoakMugaldoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan genuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu

Eguna: martxoaren 17a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 € (aitzinetik salgai Agara prentsan)
Argibide gehiago: www.mugaldekoak.com

Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuten abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin prestatzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz.

– 2006an euren lehen CDa argitaratu zuten.

– 2012an bigarren CDa argitaratu zuten. Honetan Mattin Sorzabalbere (eta gero Joseba Baleztena) izan zuten laugarren mugaldeko.

 Galdemoduen trilogia

galdemoduentrilogia-tx

Hirugarren Cda prestatzen aritu dira hasierako hiru lagunek, euren erritmo bidasotar-gasteiztar-brasildarrean, pieza hibridoen trilogia osatu nahian. Horretarako, baina, inguruko hainbat adikideren laguntza izan dute: Xavi, Ander, Monika, Morau, Petti, Idoia, Kotte, Begoña, Mathilde, Josevisky, Mikel, Asier, Haritz, Adam, Rita, Daniel, Pierre, Maryse…