Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako Inauteriak 2019

Berako Inauteriak otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte ospatuko dira. Hemen duzue EGITARAUA:

Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea, Gure Txokoa Elkartea eta Berako Udala

Laguntzaileak: Berako Musika Banda; Labiaga Ikastola; Jesusen Bihotza Ikastetxea; Ricardo Baroja Eskola Publikoa; Toki Ona Institutua eta Isidoro Fagoaga Udal musika eskola

ENTSAIOAK

Kaldereroak
Otsailaren 22a, ortziralea
19:00 Musika eskolan

Inudeak eta artzaiak
Otsailaren 27a, asteazkena
19:00 Eztegara pilotalekuan
Martxoaren 1a, ortziralea
19:00 Eztegara pilotalekuan
(*) Oharra: bazkariko txartelak salgai entsaio egunetan. Prezioa: 15 €

INAUTERIAK

Kaldereroak
Otsailaren 23a, larunbata
19:00 Illekuetatik Herriko etxeko plazara
* Prest egon ordu erdi lehenago
Ibilbidea: Illekueta – Altzate – Legia – Zahar etxea – Eztegara – Iturlandeta – Eztegara – Bidasoa karrika – San Esteban karrika – Herriko etxea
(*) Oharra: eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan

Inauterietako kontzertua
Otsailaren 27a, asteazkena
18:00 Kultur etxean
Antolatzailea: Isidoro Fagoaga Udal Musika eskola

Ortzegun Gizena
Otsailaren 28a, ortzeguna
Goizean zehar zingar-arraultzea
15:45 Haurren inude eta artzaiak – Karrozak
Suhiltzaileen Parketik Eztegara pilotalekura
(*) Oharra: Eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan 16:00etan
Ondotik, Haurrentzako berbena 16:30ean Eztegara pilotalekuan

Inudeak eta artzaiak
Martxoaren 3a, igandea
10:00etatik aitzinera goiz osoan herrian barna Eztegara pilotalekutik hasita
18:00 Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara

Inauterietako Astelehena
Martxoaren 4a, astelehena
Goizean zehar zingar-arraultzea
Egunean zehar karrozak herrian barna