Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Olentzero eta Mari Domingi Beran

Eguna: abenduaren 24a, ortzirala
Lekua: Herriko etxeko plazan
Ordua: 17:00
Iaz, Olentzero eta Mari Domingi aurrez-aurre ikusteko aukerarik gabe gelditu ginen. Aurten aldiz, umeak ikusteko, herrira jautsiko direla erran digute. Hala ere, egoerak okerrera egin duela ikusita, bisita hori egokitu beharko dugu. 
Kalejirarik ez dugu eginen, eta zuzenean Herriko Etxeko Plazan elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan, elkarrekin Hator, Hator eta Berako Olentzeroa kantatzeko.
Iaz bezala, postontzi bat jarri dugu Herriko Etxeko arkupeetan umeek beraien eskutitzak bertan uzteko. Beraz, Olentzero eta Mari Domingiri eman nahi dizkiegun muxuak eta beraiekin ateri nahi ditugun argazkiak heldu den urterako utzi beharko ditugu.
Gainera, denen hobe beharrez eta Eguberriak osasuntsu eta konpainian pasa nahi ditugulako, jende dexente pilatuko garenez, derrigorrezkoa izanen da momentu oro musukoa ongi jarrita edukitzea.