Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Herri bozketa batek erabakiko du 2022ko Berako bestetatako Egitaruaren azala lehiaketako irabazlea

Ekainaren 19ra arte bozkatu ahalko da

Apirilean Berako Kultur Batzordeak abian jarri zuen Berako bestetako Egitarauaren azala lehiaketa. Maiatzaren 27an bukatu zen entregatzeko epea.

Aurten irabazlea herri bozketaren bidez erabakiko da. Bozkatzeko Bera Hurbil aplikazioa mugikorrean instalatu eta izena eman beharko da eta parte-hartzailea Berako herrian erroldatua egon beharko da.

Aplikazio honen informazioa izateko eta mugikorrean instalatzeko kontsultatu web hauek:

Honez gain, oroitu Bera Hurbil aplikazioaren bidez herriko informazio guztia eskurragarri izanen duzula.