Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Elizondoko abesbatza ttikia

Eguna: maiatzaren 31, asteazkena
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Antolatzailea: Toki Ona institutua

Elizondoko Abesbatza Ttiki 2009ko irailean sortu zen Elizondoko Abesbatzaren babesean. Ordutik, Kristina eta Maki ahizpen zuzendaritzapean aritu zen.

Abesbatzaren zeregina musika koralean eta mugimenduan hezten hastea da, haurrak
abesbatzen mundura erakarriz .Honekin batera zenbait balio ere erakutsi nahi zaizkie:
elkarlana, diziplina eta lan eta esfortzu egiteak dakarren gozamena.

Errepertorioari dagokionez, herrialde desberdinetako musika herrikoia lantzen du
hizkuntza desberdinetan, egungo konpositoreena ( Josu Elberdin, Xabier Sarasola, Eva
Ugalde……. ) eta Euskal-Herriko musika herrikoia.

Abesbatzak emanaldiak eskaini ditu Baztanen, Bortziritan, Iparralden, Sakanan, Agoitzen,
Donostian, Beasainen….., Bizkaian, Santanderren….

Proiektu desberdinetan parte hartu du : Xaldun Kortin, edota Non dago Eguzkilore
filmaren ahotsen grabaketan parte hartu du.

2017 eta 2018an Josu Elberdinen Jolasean musikalaren bertsioa egin zuen, arrakasta
haundiz.

2022ko udan, parte hartu zuen Aurkituko gaituzuenoi emanaldian eta abenduan
bideoklipa grabatu du Jon Maiarekin Kantu bat gara eta izen bereko ikuskizunean
parte hartu du Kursaalen.