Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Alma negra (Ibon Martín)

Eguna: urtarrilaren 27a, astelehena
Lekua: Herri liburutegian BERA
Ordua: 18:30
Antolatzailea: Igone liburu-denda
Laguntzaileak: Nafarroako LIburutegi Publikoen Sarea eta Berako Udala
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Meatzeak Burdin Mendietan mututu zirenetik hamarkadak badira ere, gauaren isiltasunean oraindik entzuten ahal dira bere sabel arrokatsuan lurperaturik geratu ziren arimen aiene etsituak. Teresa Echegarayren, ustiategia berriro ireki nahi duen emakume boteretsuaren, gorpuaren agerpenak elezahar lokartuen beldurra pizten du meatze-arroko biztanleen artean, eta urte luzez pilatutako herra berpizten du.

Hilketaren ikerketa Juliaren bizitza astintzen duen gertaera batek oztopatzen du. Azkenean bere iraganeko zauri mingarri bat orbaintzeko ordua iritsi dela dirudienean, ez du bilatzen ari den erantzuna aurkitzen, baizik eta galdera berriak eta misio bat Ane Cesterorentzat, zeinak, bere uniformea eta plaka erantzita, bere senarekin bakarrik konpondu beharko baitu puzzle armatua. Elkarrekin aurre eginen diote beren ibilbideko kasurik zailenari.

Thriller atmosferikoaren erregeak bere eszenatokirik muturrenera eramanen gaitu: Bizkaiko Meatzaldera. Naturak iragan industrialaren aurriak birkonkistatu dituen lurraldea da, edertasun kezkagarri eta ikaragarriko paisaia sortuz.