Urteroko moduan, Berako bestetako programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Aldizkari honetan, bestetako egitarauarekin batera herriari dagozkion hainbat artikulu agertzen dira.
Lanak Arial 12 formatuan idatziak egon beharko dira eta gehienez ere bi orrialdeko luzeera izanen dute (DIN A4) argazkiak barne. Argazkiak PNG edo JPG formatuan bidali beharko dira eta aukera izanez gero 300 pixel hazbeteko (150 pixelekoak ere onartuko dira). EZ DA ONARTUKO izenbururik gabeko artikulurik.
Horiek aurkezteko epea ekainaren 6a (ortziralea) bitarte izanen da. Lanak hurrengo helbide elektronikora bidali beharko dira: kultura@bera.eus, formatu digitalean bidaltzea eskatzen da, ODT, DOC O PDFn.
Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek lehentasuna izanen dute. Testuak euskaraz idaztera animatzen zaituzte Berako Udalak, gaztelaniaz aurkeztutako testuak itzuliak izaten ahal dira euskaraz argitaratuak izateko.
OHARRAK:
- Testuarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria (azken hau ez da testuan agertuko) bidali beharko dira nahitaez. Hauekin batera goitizenak jarri ahalko dira baina betiere izen-deiturak jarriz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek adierazi beharko du.
- Berako Oihua aldizkarian jorratzen ahal diren gaiak: Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak,…
- Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo iraitzen ahal duen testurik, eta Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du.
- Berako Udalak-Berako Kultur Batzordea ez da ados egon behar Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.
Bertzerik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik.