Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako ikuskizuna: Andereño (Anita Maravillas konpainia)

Antzerkia & txotxongiloak

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barreneko ekitaldia

Eguna: urriaren 11, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 17:00
Iraupena: 55 min.
Sarrera: 4 € (sarrerak aitzinetik salgai Patronbase plataforman)
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Berako Udala

Sinopsia

Andereño antzezlanak Errepublika garaian beren ideien alde jo eta ke aritu ziren irakasleen irudia berreskuratu nahi du. Emakume horiek askatasunez eta ilusioz egin zuten lan, hezkuntzarako eskubideak gizarte hobe bat eraikitzen lagunduko zigulakoan. Beren bokazio sendoari esker, guztientzako moduko eskolen alde borrokatu zuten, metodologia berritzaileekin, giza elkartasunaren idealean oinarrituta.Horregatik, herriko irakasle ausart bat izanen da gure antzezlaneko protagonista. Andereño honek, irakasteaz gain, ikasleengan sinesten du. Gerrak errotik zapuztuko du maitasunez eta mimoz eraikitako proiektu hezitzailea.Ondorioz, gure protagonistak ikasleekin batera egin beharko du alde, beren etorkizuna salbatu ahal izateko itxaropenarekin.

Jatorrizko ideia: Miren Larrea
Zuzendaria: Iván Alonso
Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez
Antzezleak: Miren Larrea/Maren Basterretxea, Valentina Raposo
Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
Musika-lankidetza: Garazi Navas
Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez
Eszenografia: Atx Teatroa
Jantziak diseinatzea eta egitea: Betitxe Saitua
Txotxongiloen jantziak: Paulette San Martin
Atrezzoa: Jabi Tirado
Hitzak eta abestiak: Miren Amuriza
Sormen-prozesuaren erregistroa: Miren Amuriza, Malen Amenabar
Irudiak/Kartela: Malen Amenabar
Argazkia: Txelu Angoitia
Ekoizpen exekutiboa: Iratxe Extremiana, Ivan Alonso – Portal 71
Ekoizpenaren koordinazioa: Ainhoa Bernaola
Banaketa: Ihintza Pindatua – Portal 71
Laguntza biran: InaemEtxepare Institutua
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza