Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Kateriñe (Maitena Illarramendi)

Euskaraz

Eguna: urtarrilaren 23a, ortziralea
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:30
Antolatzaileak: Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Argitaletxea: Erein

Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. Komiki hau haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildutakoak eskaintzen dizkigu orain haren bilobak, Maitena Illarramendik, liburu honetan: Illarramendik egokitu du testua, Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei, eta, bion artean, kontakizun sakon hunkigarria sortu digute.

Hil aurretik, Kateriñek hauxe idatzi zuen: «Nire errautsek hegan egitea nahi dut, gure familiaren sustraiak dauden lurreko basoetan. Zorte apur batekin, zuhaitz bihurtuko naiz eta txoriek nire adarren gainean abestuko dute. Eta leku horretatik zainduko zaituztet, kandela piztuta, beti egin dudan bezala».