Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Zaria Koru Eskola

 

Eguna: 2026ko martxoaren 7a, larunbata
Lekua: kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera doan
Antolatzailea: Berako abesbatza
Laguntzailea: Berako Udala
Argibide gehiago: www.zariakorueskola.eus

Zaria Koru Eskola, 2015ean Imanol Elizasu piano-jotzaile, abeslari eta zuzendariak sortua da, Errenterian egoitza duen eskola korala da, eta kantu-eskolak baino askoz gehiago eskaintzen ditu. Hasieratik, musikarekiko pasioa kantua, pianoa, teoria musikala eta gehiago biltzen dituen formazio integralarekin konbinatzen den gunea izan da Zaria.

Eskola talde ezberdinetan antolatzen da adinaren arabera: Txikienentzako musika tailerra, ZariaTxiki kantu munduan hasten direnentzat, ZariaTxo hazten ari direnentzat, ZariaGaz nerabeentzat eta Zaria helduentzat. Talde bakoitzak kalitatezko musika guztientzat eskuragarri dagoen ingurune batean aurkitzen du bere lekua, lau urtetik aitzinera.

Zaria Koru Eskolak, bertzeak bertze, musika errenazentista, euskal folklorea, musikalak,  nazioarteko folklorea eta musika garaikidea biltzen dituen errepertorioa lantzen du. Gainera, Zaria nazioko eta nazioarteko abesbatzekin aktiboki lankidetzan aritzen da, Errenteriara kultura berriak ekartzeko eta bertako kantarien hazkunde pertsonala eta artistikoa sustatzeko helburuarekin. Lankidetza horiek Estatu Batuetara, Frantziara, Alemaniara eta Txekiako Errepublikara eraman gaituzte, bertzeak bertze.

Gure egitekoa pertsona bakoitzari bere ahots eta musika potentziala garatzen laguntzea da, diziplina, autoestimua, elkartasuna eta errespetua bezalako balioak sustatzen dituen giro batean.