Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ongintza kontzertua: Minbiziaren ikerketaren aldekoa

Eguna: 2026ko apirilaren 12a, igandea
Lekua: Kultur Etxea BERA
Ordua: 18:30
Sarrera: borondatea
Laguntzaileak: Berako abesbatza eta Berako Udala

Bildutako diru guztia Nafarroako Navarrabiomed – Ikerketa biomedikoko zentroa – Miguel Servet Fundaziora bideratuko da, minbiziaren ikerketarako.

Navarrabiomed Nafarroako ikerketa biomedikoko zentro publikoa da, eta  ikerketa translazionala sustatzea, erraztea eta egitea du helburu, osasun sistema publikoaren kalitatea hobetuko duten terapiak garatzeko.

Lotura honetan ere diru-ekarpenak egiten ahal dira.

Errepertorioa: lau eskutarako piano programa original bat du oinarri, ahots, txistu eta pianorako obrekin ondua. Obrak ezagunak eta entzuteko atseginak dira. Kontzertu dinamikoa da, entretenigarria eta publiko eta adin guztietako jendearentzat egokia.

Ohikoa ez den pianoa 4 eskutara duen programa entzungai izanen da.
Ahotsa: Rquel Andueza sopranoa
Berako abesbatza
Pianoa (4 eskutara): Josune Cordoba, Amaia Cordoba, Ion Irazoki, Aritz Estibez, Beñar Olaizola
(partaide guztiak borondatez arituko dira; bildutako diru guztia ikerketarako bideratuta)

Errepertorioa: kanta ezagunez osatua dago. Entzuteko errazak eta adin guztietarako egokiak. Kontzertua dinamikoa eta entretenigarria da.