Lanak ekainaren 2ra arte (asteartea) entregatu ahalko dira
Aurtengo bestetako azala lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak.
OINARRIAK
1. Parte-hartzaileak: Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ahal izanen ditu.
2. Gaia: Lanak Berako besta giroa islatuko du.
3. Azalean Berako Bestak 2026 testua agertu beharko da nahitaez eta ez du bertzelako testurik eramanen.
4. Formatua: Argazkiak edo irudiak kolorezkoak izanen dira; paperean edo digitalean (.jpg formatuan) aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18 x 27 zentimetrokoa. Paperezkoaren kasuan kartazal txuria batean modu egokian paketatuak.
5. Estiloa: gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen da, betiere Berako besta giroa islatzen badu. Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, ezin dira izan bertze lehiaketetan aurkeztutakoak eta ez dira arruntean edo neurri batean argitaratutako bertze lan batzuen kopia edo plagioa, edo edonola bertze artista batzuen lanak: kartelak, margolanak, etab.
Adimen Artifizialaren (AA) erabilera ez da onartuko.
6. Aurkezteko epea eta lekua: lanak 2026ko ekainaren 2ra arte (asteartea) eguerdiko 13:30 aitzin aurkeztu beharko dira Herriko etxeko bulegoan edo telematikoki (egoitza elektronikotik). Epea luzaezina da.
- Herriko etxeko bulegoetan [Herriko etxeko plaza 1]
- Posta arruntez: Berako Udaleko Erregistrora bidalitako posta ziurtatua (Herriko Etxeko Plaza 1, 31780 PK).
Egun berean eta beti epearen barruan, bera@bera.eus helbide elektronikoan jakinarazi beharko da lana bidali dela. - Telematikoki (egoitza elektronikoa)
Lanarekin batera ondoko datu hauek jarriko dira: izen-abizenak, adina, telefonoa eta posta elektronikoa.
7. Lan irabazleak:
- Herri bozketaren bidez erabakiko da.
- Lehiaketaren erabakia bakarra izanen da eta ezin izanen da inolaz ere helegiterik paratu.
Bi sari izanen dira: lehenengoa azalean agertuko da eta bigarrena kontrazalean.
8. Genero irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan ezberdintasunen tratamendu gutiesgarria saihestuz.
9. Lan saridunaren jabea Berako Udala izanen da eta bere iragarpen, argitalpen, zabalkunde eta abarren eskubide guztiak altxatuko ditu beretzat. Horietan lan saridunaren egilea emanen da.
10. Lanak ez dira itzuliko. Sarituak izan ez diren lanak Udalak Bestetako programan erabiltzeko edo erakusketa egiteko eskubidea bere egiten du, betiere egilea nor den adieraziz.
11. Sariak: Bi sari izanen dira:
- Lehenengoa: 400 eurokoa.
- Bigarrena: 200 eurokoa.
Kopuru hauei PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaie (%15)Saria eman gabe gertzen ahal da.
12. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek guziak onartzea dakar berarekin, nahitaez.