Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Argi Agarak irabazi du 2013ko Berako Bestetako kartel lehiaketa

Herri bozketaren ondotik, 2013ko Berako Bestak iragarriko duen kartela eta programaren azaleko eta kontrazaleko irudiak aukeratu dituzte Beran. Kartel irabazlea (eta, gisa berean, programaren azalean agertuko dena), Argi Agara Salaberriren “Besta girua” da [botoen %26] eta programaren kontrazala, Mikel Telletxea Zabaletaren “BERA: plazako giro erraldoia” [botoen %18].

Guztira 9 lan aurkeztu dira eta 171 lagun hartu dute parte bozketan. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Sari bakarra izanen da boto gehien izan dituenarentzat.