ANTZERKIA: Francoren bilobari gutuna (Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain)

franco

Antzezlanak  XVII. Donostia Antzerki Saria irabazi berri du

Euskaraz

Eguna: martxoaren 11, larunbata
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 19:00
Iraupena: 100 min
Sarrera: 10 € (aurresalmenta: salgai Xuga eta Errekalde ostatuetan)
Argibide gehiago: www.franco.eus
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea, Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Sinopsia

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola

Ekoizpena: Atredrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.