Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen da martxoaren 23an

Oraindik bestak urruti daudela iruditu arren, 2017ko bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egiten du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da.

Bilera hurrengo asteartean izanen da, martxoak 23, 18:30etan Beralandetan.

BILERA DEIALDIA

Eguna: martxoaren 23a, ortzeguna
Ordua: 18:30
Lekua: Beralandetan

Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!!!

Mila esker zuen parte hartzeagatik

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.