Erakusketa: Bidasoa lokatzetik begirada (Nerea Fagoaga, Mikel Telletxea eta Andrea Gouraud)

lokatza

Egunak: ekainaren 16tik uztailaren 16ra arte
Irekiera ekainaren 16an, 19:00etan
Lekua: Berako kultur etxea
Ordutegia: asteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 15:00-18:00 (astelehentan itxia)
Igandeetan bakarrik goizez irekia
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea

Bidasoa, begirada lokatzetik, Nerea Fagoaga, Andrea Gouraud eta Mikel Telletxea artista beratarren lanek osaturiko erakusketa da. Eskultura, collage digitala, pintura edo bideoa bezalako tekniken bidez, beraien ingurugiroari buruzko hausnarketa egiten dute.

Tradizionalki egin diren errepresentazio bukoliko eta idilikoez aldendu nahian, erakusten diren artelanek Bidasoaldeko errealitate ezberdinei buruz dihardute: baserriari loturiko munduaren gainbehera, lan kondizioen eraldatzea, zonaldeko estereotipo eta klixeen indarra, bizimodu errepikakorrak, inguruen kutsadura etab.

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.