Kontzertua: Javier Perez de Azpeitia eta Miguel Olano

perezdeazpeitia

Eguna: irailaren 24a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Isidoro Fagoagaren lagunak taldea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Babeslea: LaCaixa

SARRERAK

Aitzinetik: 8 €
Lehiatilan: 10 €

Sarrerak salgai:

Bera: Agara prentsa, Irene prentsa eta Igonde liburu-denda
Lesaka: Telletxea estankoa
Etxalar: Herriko ostatua

EGITARAUA

Sonata de 5º tono (P.Larrañaga)
Caro Mio Ben (Giordani)
Vaga Luna (Bellini)
L’Ultima Canzone (Tosti)
El Canto de las Montañas (D. Zabalza)
Non ti scordar di me eta A Vuchella (Tosti)
Core Ingrato (Cardillo)
Viva Navarra (Larregla)
Del cabello mas sutil (Obradors)
Jota (Falla)
Amapola (Lacalle)

Javier Perez de Azpeitia

Donostia, Madril eta Liejako (Belgika) goi-mailako musika kontserbatorioetan egin zituen bere musika ikasketak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ohiko laguntzailea da eta Luis Mariano nazioarteko kantu lehiaketaren pianista ofiziala, fundazioaren sorreratik. Bere jarduera artistikoarekin batera, irakaslea da Musikenen eta Donostiako Maestro Escudero kontserbatorioan.

Era berean, zinema arloan ere kolaboratu izan du pianista gisa; estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu izan du. Festibaletako zinema mutuko hainbat saiotan pianorekin lagundu izan du: Donostiako zinemaldian, Berlinale, Toronto, Lorca, Madrid Imagen, Espainiako Filmategia, Galiziako CGAI, Murtziako Cine y Patrimonio, Boloniako Cinema Ritrovato eta Festival BerlinBabylon, bertzeak bertze. Orobat, Divisa eta Murnau Stiftung banatzaileentzat DVDak grabatu ditu. Bertzeak bertze:  Ana Boleyn, La Mujer en la Luna, El abuelo, Pilar Guerra, La Aldea maldita, Diario de una descarriada, Sumurun, Downhill.

Espainiako Filmategiarekin eta Luciano Berriatua zaharberritzailearekin kolaboratu izan du; esaterako ondoko tituluekin: Frivolinas, Curro Vargas, Rosario La Cortijera eta La Revoltosa, errebista eta zarzuelen musikei filmetarako egokitzapenak egiten, arrakasta handia lortuz.

Maiz Pascal Gaigne musikagilearekin kolaboratu izan du film ezagun batzuen piano solistaren zati batzuk grabatzen: ”Azul oscuro casi negro”,“Siete mesas de billar frances”,”Le Cou de la Girafe”, ”Castillos de Carton”, ”80 egunean”, “Verbo” ,“Katmandu”, “Amaren eskuak”, “El faro de las orcas”, “Embarazados”.

Miguel Olano

Miguel Olano Errioxan sortu zen. Hango kontserbatorioan hasi zituen ikasketak; Madrilera joan eta goi-mailako kontserbatorioan sartu zen. Ondotik, Itailan egon zen eta Gino Bechi, Carlo Bergonzi eta Sergio Bertocchirekin ikasi.

Welsen (Austria) debutatu zuen G. Pucciniren Rodolfo de “La Boheme”rekin 1992an, eta hurrengo urtean Trapanin (Italaia) “Tosca” operan Cavaradossiren papera egin zuen.

En1995 afronta el rol de Don José de la ópera “Carmen” de G. Bizet   en el Festival de los Dos Mundos de Spoleto en Italia .

Parisko Châtelet Antzokiak (Frantzia) G. Verdiren “Don Carlos”-en produkzioan parte hartzenko deitu zion, Don Carlosen rolean.

1996an En 1996 debuta  el rol de Renato Des Grieux  en “Manon Lescaut” de G. Puccini en el Teatro Giglio de Lucca (Italia). Siendo éste uno de los personajes que más lo identifican como intérprete del gran repertorio.

Madrilgo En la inauguración del Teatro Real de Madrid  interpreta el papel de Lucero en la producción de “Divinas Palabras” de A. Garcia Abril  bajo la dirección escénica de Jose Carlos Plaza. En el mismo teatro será Don Juan de Alarcón en “Margarita la tornera” de R. Chapí, alternando ambos roles con Plácido Domingo.

Orduz geroztik, rol dramatikoak ere sartu zituen: Turiddu “Cavalleria Rusticana”, Canio  “Pagliacci”, Radamés de “Aida” de G. Verdi o Calaf “Turandot” eta Europa, Asia eta Amerikako antzoki inportanteetara joateko aukerak ireki zitzaizkion: Salzburgoko Festpielhouse, Amsterdameko Concertgebouw, Ginebrako Grand Théatre, Berlingo Deutsche Oper, Tokio, Osaka, Nagassaki. Washingtongo Kennedy Center eta AEBko San Francisco Opera.

Musika sinfoniko-bokalean Sienako (Italia) Accademia Chigianako solista izan da; baita Bilboko Arriaga Antzokian, Donostiako Kursaalean eta Valentziako Palau de la Músican ere musika garaikidean eta G. Verdiko Requiemeko oratoria musika. Azken hau Nicen eta Antibesen burutua (Frantzia). D. Moraren “Elegía en marzo” kantataren estreinaldian progratonista izan zen, Madrilgo Antzoki Monumentalean Espainiako Irrati Telebistako Orkestrarekin, TVEn emanda.

Gaur egun, bere jarduera artistikoa ganbera musikako errezitaldietan eta orkestra sinfonikoekin egindako gala lirikoetan oinarritzen da.

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.