Nafarroaren Eguna: Tuterako Griseras eskolako abesbatzaren kontzertua

Griseras_abesbatza

Eguna: abenduaren 3a, igandea
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 13:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Argibide gehiago: corogriseras.blogspot.com.es
DOAKO SARRERA

GRISERAS ABESBATZA

Zuzendaria: Pedro Pablo Garijo Cruz

Tuterako Griseras eskola publikoaren abesbatza da Griseras korua; non 100 ikaslek eta ikasle-ohik parte hartzen duten, Pedro Pablo Garijo Cruz ikastetxeko musika irakasleak zuzenduta.

Abesbatza Griserasen errotutako eskolaz kanpoko jarduera da. Jolas-orduetan entsaioak egiten hasi ziren eta eta kopuruan eta jardueretan handitu ahala, eskolako ordutegitik kanpo antolatzera behartuta sentitu ziren. 2011n elkarte bat sortu zuten: “Coro Infantil de Griseras” (Griseraseko Haur Abesbatza), gurasoek osatuta, joan-etorriak eta jarduera ezberdinetan laguntzeko, baita abesbatzari entitate bat emateko eta Nafarroako Abesbatzen Federazioan sartzeko (NAE)

Abesbatzaren jarduna urtetik urtera joan da handitzen, baita jasotako esker onak ere. Azpimarratzekoak dira ondoko hauek:

  • Emanaldia Lyongo San Marc Haur Abesbatzarekin batera  (Tutera, 2010),
  • Elkarlanean Tuterako Udal Musika Bandarekin eta Joaquin Gaztambide Abesbatzarekin, Concerto ganbera orkestrarekin, Guridiren El Caserío zarzuelan (Baluarte, 2012), Carmen operan (Gaztambide, 2013an), Eloise operan (Barañain eta Gaztambide antzokian, 2016) eta abesbatzen hainbat tokaketatan.
  • Ekitaldi eta jaietan parte hartu: gabon kanten jaialdiak, Nafarroa Oinez, barazkien jaiak, HEOren 100 urteak, Hezkuntza Departamentuaren Eguberrietako ekitaldian, Eskola Kontseiluaren konferentzian, Civican, ongintza ekitaldietan…
  • Trukeak bertze abesbatzekin:  Frantziako  Mont de Marsaneko OPUS 7-17  eta Arrasateko Arizmendi Ikastolarekin.
  • Zonaldean eta kanpoan eskainitako hainbat kontzertu; esate baterako, Lisboako Kontserbatorioaren Entzunaretoan (2016) eta Sevillako auditoriumean (2017) eskainiak.
  • Hezkuntza Departamentuak antolatuta eta Nafarroa osoko ikastetxeei zuzenduta, Eskoletako Kontzertu Didaktikoetan (2015).
  • Nafarroako Ganbera Operak (OCN) antolatua, Eloise operarako ikastetxeen arteko proiektuan parte hartu.
  • 2011n, I. Senda Viva Musika Lehiaketako irabazleak.
  • 2014an, I. Eskola Abesbatzen Espainiako Lehiaketan 2. postua lortu zuten (MECDek antolatua).
  • 2015ean Olentzero Saria eman zioten “Tuterako gizarteari egindako ekarpen kulturalarengatik, euren abestien bitartez egindako kultur sustapenarengatik, hizkuntza ezberdinetan abestuz, eta euren ahotsekin Nafarroan eta Nafarroatik kanpo Tuterari emandako hedaduragatik” .
  • 2017an Tuterako La Revolvedera gazte peinak Quiosco de oro saria eman zion.

Jarduera honek dakarren ezagutza musikala izan ez ezik, ikasleek bertzelako esperientzia eta bizipenak ere jasotzen dituzte; hauek ondoko hauekin daude lotuak: bizikidetza, lankidetza, elkartasuna, kohesioa, giza garapena…

EGITARAUA

Nafarroako ereserkia
Xalbadorren heriotza (Xabier Leteren abestia)
Doeba (Rieeks Veenkek egindako kanona)
Ave María (Giulio Caccini musikagile italiarra)
Hodie Christus Natus Est (Cristi Cary Millerren musika)
Querido diciembre (Amy F.Bermonen gabon kanta; Enrique Martínen moldaketa)
Clap your hands (George Gershwinen musika; Peter Kingen moldaketa)
Can´t help falling in love (G. Weiss, H.Peretti eta Luigi; Ola Erikssonen moldaketa)
Bohemian Rapsody (Queen Britania Handiko bandaren abestia)
You raise me up (Brendan Graham eta Rolf Lovland; Roger Emersonen moldaketa)
The show must go on (Queen Britania Handiko bandaren abestia)
Nella Fantasía (La misión filmaren musika [Enrio Morricone]; David Serranoren moldaketa)
Halelujah (Leonard Cohenen letra eta musika)
Bonse Aba (Zambiako abesti tradizionala; Victor C. Johnsonen moldaketa)
Tudela mi cielo (Josu Eberdinen musika eta Berta Álvarezen letra)

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.