DOKUMENTALA: Arte al agua (2017; Olivier Van der Zee)

artealagua

Egunak: otsailaren 17a, larunbata SARRERA AGORTUAK
otsailaren 18a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua:
18:00 Solasaldia: Bortziritarrak Ternuako bakailao-arrantzan (Rosa Arburua) [euskaraz]
18:30 Dokumentala: Arte al agua [gaztelaniaz]. Iraupena: 102 min
Sarrera: 3 € (aitzinetik salgai Agara prentsan)
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea

1941 eta 1960 urteen artean Bortzirietako 158 gizonek atera zuten kartilla Ternuara arrantzara joateko: 70 beratar, 55 lesakar, 17 etxalartar, 11 igantziar eta 5 aranaztar. Gerra ondoko Bortzirietako ekonomia ahulean, Ameriketara artzain lanetara, Iratira eta Frantziara mendi-mutil; kontrabandoa; neskato-lanak; apaiz eta moja; edota Ternuara bakailao-arrantzara joan behar izan zuten gazte aunitzek, bizimodua aitzinera atera ahal izateko.

Berriki estreinatu den Arte al agua Pasaian bizi den Olivier Van der Zee holandarraren dokumentala Beran ikusi ahal izanen da, otsailaren 17an eta 18an eta horren aitzakian, dokumentaleko protagonistak bezala Beratik itsasora lanera joan ziren gizonei aitortza egin nahi die Berako Udalak. Emanaldia edozein pertsonari irekia dago, baina, bereziki, dei egiten zaie arrantzale izandakoei bertaratu daitezen, eta dokumentalaren ondotik euren bizipenak kontatzeko aukera izanen dute.

Dokumentalaren aitzinetik Rosa Arburua Goienetxeren solasaldia izanen da, kultur etxean bertan, “Bortziritarrak Ternuan bakailao-arrantzan” gaia solasgai hartuta. Rosa Arburuak “1940-1960 Bortzirietako Gaztiak” liburua argitaratu zuen 2005ean. Bertan, 1940 eta 1960 urteen artean Bortzirietatik kanpo lan bila joan ziren gizon-emakumeen bizipenak biltzen ditu liburuan, tartean Ternuara bakailao-arrantzara joandakoena. Liburuaren zati horren inguruko solasaldia eskainiko du EHUko irakasleak.

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.