Kontzertua: Beñat Igerabide

kartela_beñat igerabide

Eguna: maiatzaren 12a, larunbata
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 5 €
Iraupena: 85 min
Argibide gehiago: www.bigerabide.com

Geldialdi bakoitzean diskoa: Adunako Sonola estudioan grabatua da oraingoa ere, eta Beñat bera izan da kantu guztien konpositorea, interpretea eta teknikaria. Modu honetan, abesti sorta erakargarri bat ez ezik, lanaren ikuspegi integral bat ere eskaintzen digu, prozesu osoan zehar (sorkuntza, interpretazioa, grabazioa), Beñaten inspirazioa, talentua eta zehaztasuna agerian utziz.

Duela hiru urte lehen urratsak egin eta gero, oraingo honetan ziur eta ausart egiten du aitzinera Igerabidek, musikaren munduaren lainoetatik aitzinera, maila altuko abestiak diseinatzen eta aireratzen, funk, rock, folk, pop, estiloetan hagitz eroso eta trebe sentituz eta ahotsaren samurraz entzulea  hurbil sentiaraziz.

Aitzineko diskoko kantuen intimidadeetatik zertxobait urrun, denok izaten ditugun gogoeta eta pentsamendu ugari biltzen dira lan berri honetako 13 abesti sotiletan: gainditu beharreko oztopoen aitzineko ausardiaz, maitasunaren beharraz, naturarekiko loturaz, gizakiarekiko elkartasunaz… solastu baita Beñat, bizitzaren pasadizoan barna, beti bizitzaren alde eginez, geldialdi bakoitza indarrak eraberritzeko baliatuz.

Taldekideak: Gorka Urra (gitarra), Matthieu Haramboure (baxua), Pello Gorrotxategi (teklatua) eta Ibai Ros (bateria)

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Musika eskola

berakomusikaeskola.eus leiho berrian irekiko da

Inkesta

Lo siento, no hay encuestas disponibles en este momento.