Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barreneko ekitaldia
Eguna: irailaren 27a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Iraupena: 65 min.
Sarrera: 6 € (sarrerak aitzinetik salgai Patronbase plataforman)
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Berako Udala
Sinopsia
Mendi oro jaiotzen da talka batetik, elkarrengana poliki hurbiltzen diren bi plaken arteko kolpe motel eta bortitzetik. Biek suntsitzen dute bidean aurkitzen duten oro, gailur bat sortu arte. Bi indarren arteko topaketa katartikoa da. Maitasunaren antzeko zerbait. Horrelakoa izan zen nirea, behintzat. Horrela jaio zen nire mendia. Mendikatea zeharkatu, ezusteko ekaitzei aurre egin eta hildako alpinistekin topo egin eta gero –beste garai batzuetako sekretuak kontatuko dizkidatenak–, akaso, azkenik, mendia mintzatuko zait.
Antzezlea: Mikele Urroz Zabala
Zuzeneko kamera: Lucía Ezker Rekalde
Testua eta zuzendaritza: Mikele Urroz Zabala eta Iñígo Rodríguez-Claro
Soinu-espazioa: Jose Pablo Polo
Argi teknikaria: Fermin Izko
Mugimendu eszenikoa: Ana Belén García Larraya
Plastika eszenikoa: Paola de Diego
Maketak: Orekari Estudio Koop eta Zientzia Bizi Kolektiboa
Laguntza dramaturgikoa eta itzulpena: Maialen Diaz Urriza
Zuzendaritza laguntzailea eta bideo edizioa: Joakim Ward
Aholkularitza teknikoa: Javier López Patiño
Goi-mendiko bideoak eta aholkularitza Alpinismoan: Uxue Loizu
Aholkularitza Alpinismoaren Historian: Ana Díez de Ure
Aholkularitza Psikologian: Marta Hervás
Aholkularitza Dokumentazioan: Marta Reig González
Kanpoko begirada: Itsaso Arana
Diseinu grafikoa eta web diseinua: Txaso Larrinaga
Argazkiak eta kartela: Luz Soria
Ekoizpena: Lucía Ezker Rekalde