Berako Inauteriak otsailaren 7tik 16ra arte ospatuko dira. Hemen duzue EGITARAUA:
KALDEREROAK
Eguna: otsailaren 7a, larunbata
Ibilbidea: Kanttonberri karrika – San José zahar etxea – Eztegara pasealekua – Iturlandeta karrika – Eztegara pasealekua – Bidasoa karrika – San Esteban karrika – Herriko etxeko plaza.
Ordua: 19:00
(*) Oharra: eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Altzateko pilotalekuan izanen da
Entsegua
Eguna: otsailaren 5a, ortzeguna
Lekua: musika eskola
Ordua: 20:00
INAUTERIETAKO KONTZERTUA
Eguna: otsailaren 11, asteazkena
Lekua: kultur etxea
Ordua: 18:00
ORTZEGUN GIZENA
Eguna: otsailaren 12a, ortzeguna
Goizean zehar zingar-arraultze (puxkak biltzea)
Ortzegun gizena-ren ospakizuna ikastetxeetan izanen da
INUDE ETA ARTZAIAK
Eguna: otsailaren 15a, igandea
10:00etatik aitzinera goiz osoan herrian barna Eztegara pilotalekutik hasita
14:30 (g.g.b.) Bazkaria (sarrerak entseguetan erosten ahal dira; betiere, lehenago galdetegian izena emanez gero)
18:00 Bidasoa karrikatik Kanttonberri karrikara
Entseguak
Egunak: otsailaren 11 eta 13a
Lekua: Eztegara pilotalekua
Ordua: 19:30
INAUTERIETAKO ASTELEHENA
Eguna: otsailaren 16a, astelehena
Goizean zehar zingar-arraultze (puxkak biltzea)
Egunean zehar mozorroak herrian barna
18:00-20:00 Andoni Oilokiegi Toki Onako patioan
Antolatzaileak: Kalderoetako antolaketa taldea, Gure Txokoa Elkartea, Isidoro Fagoaga udal musika eskola eta Berako udal kultur batzordea