Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Easo abesbatzaren kontzertua

Eguna: maiatzaren 17a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera dohainik
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Easo abesbatza 1940. urtean Donostian sortu zen abestaldea da, kultur ekitaldi modura. Nazioarteko lehiaketetan parte hartu izan du abesbatza, diskoak grabatu ditu eta musikaren munduko maisu handiek zuzendu dute. Euskal musika, folklorea, polifonia eta AidaFausto edota Fidelio bezalako operak eskaini ditu. Arlo bakoitzeko behar eta berezitasunei erantzuteko, bortz talde sortu dira Easo Abesbatzaren baitan.

Hainbat sari eskuratu dituzte, Donostia Hiriko Zilarrezko Domina, Frantziako Gurutze Gorriko Zilarrezko domina, etab. Lehiaketetan parte hartu eta lehen sariak irabazi ditu, Langollen (Britainia Handia), Lillen (Frantzia) eta Arezzon (Italia). Euskal Herrian ez ezik, Europan zehar eta Ameriketan ere izan da abesbatza hau.