Egutegia: IREKIA urtarrilaren 23ra arte
Ordutegia:
Astelehen, asteazken eta ortziraletan: 14:00-20:00
Astearte eta ortzegunetan: 18:00-20:00
Lekua: Herri Liburutegia BERA
Proiektuaren sustatzaileak: Pirinio Atlantikoen departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Berako Udala, Orekan, Azkaineko Herriko Etxea eta Sarako Herriko Etxea
Larhun gailur bat baino askoz gehiago da: elkartzeko, oroitzeko eta elkarrekin etorkizun bat eraikitzeko tokia da. Aberastasun handiko mendia dugu ingurumenari, kulturari eta artzaintzari dagokienez, eta itsasoaren eta Pirinioetako gailur handien artean altxatzen da.
Larhuni begira erakusketak naturgune horretan barna eramaten gaitu, haren edertasuna, dibertsitatea eta aberastasuna islatzen duten argazkien bidez.
Irudi horiekin batera, zenbait paneletan POCTEFA La Rhun-E proiektuari buruzko informazioa ematen da, zeina baita mugaz haraindiko ekimen bat, mendi horren kontserbazioaren, garapenaren eta kudeaketa jasangarriaren alde lan egiteko.