Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Baztan-Bidasoko XXXIX. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bertsoak 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 4ra arte aurkezten ahal dira

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hemeretzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute.

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Zeintzuk dira kategoriak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira:

A kategoria2015ean edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B kategoria: 2012tik 2014ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C kategoria2008tik 2011ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D kategoria2007an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?

Bertsoak 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 4ra arte entregatu beharko dira.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

– Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako Udala
Baztan-Bidasoko XXXIX. Bertsopaper Lehiaketa
Herriko etxeko plaza 1
31.780 BERA (Nafarroa)

– Emailez:

  • Helbideakultura@bera.eus
  • PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
  • Gaia: honako hau paratu beharko da: Baztan-Bidasoko XXXIX. Bertsopaper Lehiaketa
  • Datuak: horrela agertu beharko dira nahitaez.

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Kategoria
Bertsoaren izenburua
Telefonoa
E-maila
Herria

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira:  izenburua, kategoria eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Maiatzaren 22an, ortziralea, 18:30ean Berako kultur etxean