Eguna: martxoaren 28a, ortziralea,
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 18:30
Antolatzailea: Memoriaren Nafarroako Institutua
Laguntzailea: Berako Udala
Mugarantz ikus-entzunezkoaren helburua mugek izan duten papera islatzea da, batzuetan irekiak, bertze batzuetan itxiak edo are gotortuak, 1936ko estatu kolpe militarretik gaur egunera arte, orduan mugak gurutzatu zituztenen memoria erakutsiz, hainbat arrazoirengatik orain mugak gurutzatu behar izan dituztenen testigantzak, edo horien alde batean eta bestean bizi direnen testigantzak.
Aritz Gorostiaga Eskubik (Bi Ahizpak Bideo) zuzendutako dokumentalak Jara Calvoren (Cabinet Comunicación) gidoia eta Rove Riveraren musika ditu. Dokumental labur honek 40 minutuko iraupena du eta bi bertsio ditu, bata gaztelaniaz eta bertzea euskaraz.
Zuzendariaren begirada, batez ere, estatu-kolpearen ondoren erbestea pairatu behar izan zutenengan, nazismotik ihes egiten zuten pertsonak igarotzeko elkartasun-sareetan parte hartu zutenengan, gerraostean kontrabandoa egin behar izan zutenengan edo, duela guti, Europara biziraupenaren bila iristen saiatzen diren gazteengan gelditzen da. Ildo horretan, azpimarratzekoa da Ilundain – Haritz Berri Fundazioko neska-mutil talde batek parte hartu duela, eta horietako batzuk mutikoak baino ez direla ikusi direla egoera horretan.