Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundearen Kultur programaren barrenean dagoen ekitaldia da
Eguna: uztailaren 18a, ortziralea
Lekua: Herriko etxeko plaza BERA
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Argibide gehiago: www.culturanavarra.es
Leihotikan taldeak bere 30. urteurrenaren urtea Bilboko Kafe Antzokian hasi zuen, leporaino beteta, PiLT-ekin batera. Bira berriari hasiera eman zion 30 urteko lana eta konpromisoa ospatuz. 30 urteko ibilbidean eta bereziki “Hemen ez da ezer aldatzen” lehen lanean oinarritutako bira berezia. Eta horrekin guztiarekin batera, binilozko disko berezia argitaratu zuen abenduan urteurrenerako. Gainera, taldeak Gorka Urbizurekin batera kantu bat argitaratu berri du Lekunberriko artistaren azken EPan. 2024/25 egutegian, Kafe Antzokia, Dabadaba edo Indara bezalako aretoak eta Gure Jaialdia, BIME edo Herri Urrats bezalako ekimenak daude. Euskal rockaren talde ikonikoetako bat ospakizunean eta biran aurkitzen da.