Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa & Garikoitz Mendizabal (txistua)

Eguna: 2026ko otsailaren 19a, ortzeguna
Lekua: kultur etxea BERA
Ordua: 19:30
Iraupena: 60 min
Sarrera: 10 € (aldez aurretiko salmenta Patronbase plataforman)
Antolatzailea: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua

PROGRAMA

W. A. Mozart: Obertura de Il re pastore
D. Johnstone: Sinfonía concierto para txistu
J. Haydn: Sinfonía nº 94 “Sorpresa”

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

1879. urtean, Pablo Sarasatek Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS) sortu zuen. Egun, Espainiako panorama sinfonikoan aktibo dagoen talderik zaharrena da. Baluarte Fundazioko kide izatera igaro zen 2016an, Nafarroako Foru Komunitateko orkestra ofiziala bilakatuz.

Garikoitz Mendizabal (txistua)

Musikan lizentziatua txistu espezialitatean. Gasteizko Udal Txistulari Bandako zuzendaria (1995-2003), Donostiako Udal Txistulari Bandako kidea (2003) eta Bilboko Udal Txistulari Bandako
zuzendaria (2004-2022). Hauetatik aparte txistu bakarlari gisa hainbat musikari handiekin lan egitea egokitu zaio.

Simon Schmied (zuzendaria)

Sir Mark Elderren zuzendari laguntzailea izan zen 2024ko Gstaadeko Menuhin Festibalean eta Gstaadeko Festibaleko orkestra zuzendu zuen, Gstaadeko Zuzendari Akademiako ikasle zela. Genevako Concurs 2025/2026 lehiaketan parte hartu zuen. Besteak beste, Oviedo Filarmoníarekin eta Hradec Královéko Orkestra Filarmonikoarekin emanen ditu hurrengo kontzertuak. Concertinoa izan zen Suitzako Gazte Orkestra Sinfonikoan, 2015etik 2020ra.