Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Organo kontzertua: Juan de la Rubia

Organo musika Nafarroan programaren barreneko ekitaldia
Juan de la Rubia

Eguna: irailaren 26a, ortziralea
Lekua: San Esteban eliza
Ordua: 19:30
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Doako sarrera (edukiera bete arte)

Musika herrikoia, hainbat modutan, esperimentazio-iturri interesgarria izan da beti edozein musikarirentzat. Konposizioaren kasuan, gertaera horrek gorakada handiagoa edo ttikiagoa izan du une historikoaren eta zirkunstantzien arabera. Ildo horretan, une garrantzitsuenetako bat izan zen XIX. mendearen bigarren erdiaren eta XX. mendearen lehen erdiaren arteko garaia. Gure inguruan, euskal abesti eta dantza herrikoiak ikertu eta bildu zituzten Resurrección María de Azkue eta José Antonio de Donostia adituek, bertzeak bertze. Ikerketa horiek oinarri izan ziren hainbat konpositoreren kalitate handiko musika-lanetan. Sortzaile horietako bat Jesús Guridi Bidaola izan zen. Haren katalogoan, adibide ezagunenen artean, Hamar euskal doinu daude, jatorriz orkestra sinfonikorako idatziak.

2018an, Donostiako Musika Hamabostaldiak Juan de la Rubiari egokiro agindu zion obra horren organorako transkripzioa. Eskaera hori hagitz logikoa zen, kontuan harturik Gipuzkoako organo ospetsuenen ezaugarriak, organo sinfonikoaren estetikarekin eraiki baitziren. Lan horrek argi eta garbi erakutsi zuen lotura estua dagoela orkestra sinfonikorako musikaren eta organo sinfonikorako musikaren artean.

Hala ere, euskal musika herrikoia ez da hor amaitzen. XX. mendearen azken laurdenean euskal kantautoreen gorakada izan zen, eta haien abestiak ezagutza kolektiboan eta euskal musika-kulturan integratu dira, Guridik erabilitako melodiak bezalaxe.

Eta, hain zuzen ere, horixe da kontzertuaren bigarren zatiaren gaia: gainerako euskal melodiak, Valentziako musikari batek organoan egindako inprobisazioaren arabera. Koktel ederra!

EGITARAUA

J. Guridi (1886-1961) Hamar euskal doinu (organorako transkripzioa: Juan de la Rubia) (Donostiako Musika Hamabostaldiak agindutako obra, 2018)

I. Narratiboa (Sant Urbanen bezpera)

II. Maitasunezkoa (Aritz adarrean)

III. Erlijiosoa (Garizuma luzerik)

IV. Epitalamikoa (Jentileri un)

V. Errondakoa (Alabatua)

VI. Maitasunezkoa (Ala baita)

VII. Errondakoa (Aisko naiz)

VIII. Dantza (Lekeitioko Zortzikoa, letrarik gabe)

IX. Elegiazkoa (Zorabiatua naiz)

X. Jai girokoa (Neure maitia)

J. de la Rubia (1982) Bertze hamar euskal doinuen gaineko inprobisazioak (ez dira zehaztu melodiak)