Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 11an zirku tailerrak eta ikuskizuna izanen dira Berako herriko etxeko plazan

Muga gabe festibalaren barrenean tailerrak eta ikuskizuna izanen dira Beran

Urruñako Herriko etxea, Biriatuko Herriko etxea, Azkaineko Herriko etxea eta Berako Udalaren laguntzarekin Muga gabe zirku festibala antolatu du EASAC Urruñako Arte eta Zirku  eskolak.

2025eko uztailaren 11tik 13ra festibal horren barrenean hainbat ekitaldi izanen dira aipatutako hiru herri horietan.

BERAN bi tailer mota izanen dira uztailaren 11n Herriko etxeko plazan.
Doakoak izanen dira eta parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da:

  • Zirkomotrizitatea eta malabarismoa (4-7 urte) :Hurbiltze ludiko eta zentzumenezkoa, haur zein handienei egokitua, parte-hartze aktiboaren laguntzeko pentsatuak diren formatuekin.
    [Armiarma konpainia]: 18:00-18:45
  • Malabarismoa eta objektuen manipulazioa: Hurbiltze ludiko eta zentzumenezkoa, haur zein handienei egokitua, parte-hartze aktiboaren laguntzeko pentsatuak diren formatuekin. (8 urtetik goiti)
    [Armiarma konpainia]: 19:00-19:45

Tailerretan izena emateko esteka honetan duzue informazioa. Argibide gehiago nahi izanez gero: 948 63 12 22 / kultura@bera.eus harremanetan paratuta.

Egun berean, tailerren ondotik emanaldi bat izanen da:

20:00 Ikuskizuna: Out! (Mattatoio Sospeso

Out! Gure protagonista etxetik botatzen dute kale erdian… Agian zortea izanen da, maitasun berri bat posible izanen da. Ikuskizun hau Keaton eta Chaplinen balentria akrobatikoei egindako omenaldia da. Ikusleak ikuskizun hegalari honetan sartzen dira: Ironikoa eta poetikoa melodrama italiar bat bezala, 30eko hamarkadako “bel canto” ko ahots italiar ederrenekin batera eta amaiera harrigarria airean zintzilik.

 

Mattatoio Sospeso Marco Mannuccik 2006an sortutako aireko antzerki konpainia bat da. Eskaladan, akrobazietan, kale-antzerkian, zirkuan eta ohikoa ez den poetikan oinarritzen da bere lana.

Bere lana eszenatoki ez-konbentzional berriak berrasmatzea da, bere ikuskizunak hara eramateko. Esekitakoen premisarekin, arkitektura, objektua grabitatearen legea hautsi daitekeen tokian.

Horrela, dena gerta daitekeen dimentsio oniriko baten ildoan lan egiten du. Araurik ez dagoenean: hegan egiten duzu, esna amesten duzu.

Antolatzailea: EASAC
Laguntzailea: Berako Udala