Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

“Euskaraz Jolasean” erakusketa Beran

Familian euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera azaroaren 27an eta 28an

Egunak: azaroaren 27an (ortzeguna) eta 28an (ortziralea)
Lekua
: Kultur etxeko erakusgela BERA
Ordutegia
: 16:30-19:00
Antolatzailea
: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Laguntzailea
: Berako Udala

Familia giroan joan daiteke erakusketara, guraso nahiz haurrak, eta bertan erakusgai egonen diren jolas eta jostailuak ikusi nahiz probatu ahalko dira. Bertzalde, aproposa da hezkuntza arloko eragileentzat, irakasle zein hezitzaileentzat.

Erakusketak 100 jolas eta jostailu inguru biltzen ditu, mota guzietakoak: jolas sinbolikoak, kooperatiboak, arau jolasak, logika jolasak, lehen jolasak, betiko jolasak eta hizkuntza lantzeko jolasak. Urteko nobedadeak ikus daitezke, baita betiko jolasak ere.

Dindaia Fundazioko hezitzaileak egonen dira bertan, materialak erakusten eta jolasak eta jostailuak aukeratzeko zenbait irizpide azaltzen.

Jarduera honen helburu nagusia etxeko giroan euskararen transmisio egokia sustatzea da: jolasaren oinarrian hizkuntza dago, kasu honetan euskara. Seme-alabekin jolastean euskara bitarteko eta helburu bihurtzen dugu. Familiartean jolasten sortzen den giroa berezia da eta horregatik garrantzitsua da jolas eta jostailuak egokiak izatea. Beraz,  asmoa bikoitza da: batetik gurasoak familiartean jolastearen garrantziaz jabetzea eta, bertzetik, horretarako erabiliko ditugun baliabideei (jolasak zein jostailuak) buruzko hausnarketa egitea.