Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Familientzako antzerkia: Izeba Txirrita (Zelako kultur ideiak)

Euskaraz

Eguna: urtarrilaren 24a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 18:00
Sarrera: 4 € (aurretik Patronbase plataforman salgai)
Adina: 7 urtetik aitzinera
Antolatzailea: Udalbiltzako Geuretik sortuak programa
Laguntzailea: Berako Udala

Antzezlanak 1936ko altxamendu frankistatik abiatutako bidaia bat proposatzen du, memoria kolektiborako ariketa bat: mudantza baten erdian, zoriak bi nerabe eta euren izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrak eta pasadizoak aurkituko dituzte. Nerabeek hasieran ez diote kasu handirik eginen, baina poliki-poliki ikusiko dute iraganeko istorio horiek zein bizirik dauden oraindik.

Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi
Gidoilaria: Xabi Paya
Antzezleak: Miren Gojenola, Irene Hernando eta Gontzal Royuela
Jantzitegia: Jokin Ayerregaray
Eszenografia: Atx diseinua
Irudia: Unai Gaztelumendi
Musika originala: Jagoba Ormaetxea eta Maria Rivero
Zuzendari laguntzailea: Itxaso Paya
Argi diseinua: Eneko Barbero
Ekoizpen zuzendaria: Gorka Chamorro
Ekoizpena eta komunikazioaZelako Kultur Ideiak