Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako antzerkia: Andereño (Anita Maravillas konpainia)

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barreneko ekitaldia

Eguna: urriaren 11, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 17:00
Iraupena: 55 min.
Sarrera: 4 € (sarrerak aitzinetik salgai Patronbase plataforman)
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Berako Udala

Sinopsia

Andereño antzezlanak Errepublika garaian beren ideien alde jo eta ke aritu ziren irakasleen irudia berreskuratu nahi du. Emakume horiek askatasunez eta ilusioz egin zuten lan, hezkuntzarako eskubideak gizarte hobe bat eraikitzen lagunduko zigulakoan. Beren bokazio sendoari esker, guztientzako moduko eskolen alde borrokatu zuten, metodologia berritzaileekin, giza elkartasunaren idealean oinarrituta.Horregatik, herriko irakasle ausart bat izanen da gure antzezlaneko protagonista. Andereño honek, irakasteaz gain, ikasleengan sinesten du. Gerrak errotik zapuztuko du maitasunez eta mimoz eraikitako proiektu hezitzailea.Ondorioz, gure protagonistak ikasleekin batera egin beharko du alde, beren etorkizuna salbatu ahal izateko itxaropenarekin.