Eguna: urtarrilaren 15a, ortzeguna
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea eta Berako Udala
Familia arrunt bat besterik ez familia baten istorioa da; zaintzaz, ihesaz eta memoriaren indarraz hitz egiten duena. Boterearen injustiziak familia bat mugitzera behartzen duenean, sustraiak askatu eta beste lur batean berriro ereiten ikasi behar dute.
Euskal Herritik Indiara, eta handik berriro etxera, istorioak belaunaldiz belaunaldi egiten du aurrera. Aitonaren ogiaren usainak, haur baten marrazkiek eta eguneroko zaintza txikiek hari bera josten dute.
Memoria honetan, hitz xumeek eta keinu txikiek galdu zenari eusten diote, eta pixkanaka, norberaren ahotsa aurkitzeko bidea irekitzen dute.
Familia arrunt bat da, besterik ez. Baina bere istorioa entzutean, denok gurea pixka bat aurkitzen dugu.