Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Berako Uzta (2025)

Petti, Joseba irazoki, Janus Lester, Estitxu, Beñardo, Rüdiger, Joseba B. Lenoir eta Berako Musika Bandak kontzertua eskainiko dute Herriko etxeko plazan

Eguna: ekainaren 7a, larunbata
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 22:00
Sarrera: 10 €
Aurresalmenta:
Salmenta puntuak: Agara prentsa eta Errekalde ostatua
Online: Wegow
Antolatzailea: Berako Musika Banda
Laguntzaileak: EITB, Berako Udala eta Peio Martikorena Fundazioa

BERAKO UZTA 2025: Berako Musika Banda eta herriko zazpi artista inoizko ekarlan
kontzertu handienean

Berako Musika Bandak BERAKO UZTA 2025 kontzertu berezia aurkezten du. Lehen
aldiz, beratarrak diren eta ibilbide oparoa duten zazpi artista ezagun bilduko dira, herriko
musika bandarekin batera indarrak batuz, elkarlan kontzertu paregabe batean.

Janus Lester, Estitxu Pinatxo, Joseba B. Lenoir, Beñardo Goietxe, Rüdiger,
Joseba Irazoki eta Petti artistek parte hartuko dute. Bakoitzak bere bi abesti ezagun
interpretatuko ditu, Berako Musika Bandak lagunduta. Egun honetan Aitor
Mitxelenaren gidaritzapean arituko da banda. Emanaldi berezi honetarako, artista
bakoitzaren abestien moldaketak Igor Telletxea eta Jokin Pinatxo herriko musikariek
egin dituzte, publikoak ezagutzen dituen kantuak bertsio berri eta ikusgarrietan entzun
ahal izateko.

BERAKO UZTA 2025 proiektuak tokiko musika eta kultura sustatzea du helburu.
Kontzertu honen bidez, Beran sortu den musika talentu handia agerian jarri nahi da, baita
Berako Musika Bandaren urte luzeetako lana azpimarratu ere. Gisa berean, ekimenak
erakusten du herri ttiki bat izanik ere, maila profesionalean arrakasta lortu duten musikari
ugari daudela Beran, herriko aniztasun kulturala eta aberastasuna azpimarratuz. Gainera,
kontzertu hau mugarri bat izanen da, herriko artista eta banda batzen dituen lehenengo
elkarlan handia baita.

Berako Musika Bandak azpimarratu duenez, “ilusioz eta emozioz” hartu dute proiektu
hau, eta espero dute esperientzia handiko artisten eta herriko bandaren arteko
elkarlanetik kontzertu “ahaztezina” sortzea. “Bertako nortasun kulturala indartuko duen
eta gure musikarien ibilbide oparoa ospatzeko ekitaldi paregabea izango da”, adierazi
dute bandako kideek.

Artistak: Janus Lester, Estitxu Pinatxo, Joseba B.Lenoir, Beñardo Goietxe, Rudiger,
Joseba Irazoki, Petti.
Antolatzailea: Berako Musika Banda
Zuzendaria: Aitor Mitxelena
Moldaketak: Igor Telletxea eta Jokin Pinatxo.