Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Ainhoa Ansa, Irati Odriozola, Jon Martin eta Gari Amundarain)

Euskaraz

Eguna: 2026ko martxoaren 14a, larunbata
Lekua: Kultur Etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera doan
Antolatzaileak: Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua eta Bortzirietako Euskara Zerbitzua
Iraupena: 70-75 min

Emanaldiak Jon Martinek idatzi eta izenburu bera duen liburua du abiapuntu. Iriondoren bizitzan barrena bidaiatzeko eta hari gorazarre egiteko proposamen poetiko-literario-musikal sakon bat da. Haren kantuetatik abiatuta, bere ahotsa, mundu sinbolikoa eta garai historikoaren testuingurua bisitatzen ditu. Omenaldia da ikuskizuna, patchwork poetiko bat, musika, hitza eta oroimena ehuntzen dituena. Garaia bizi zutenentzat, denboran atzera egindako bidaia. Belaunaldi berrientzat, euskal ikono feminista bat deskubritzeko parada. Emanaldiak Lurdes Iriondoren ibilbidearen zentzu existentzial eta kolektiboa azpimarratzen ditu: euskara eta justizia soziala defendatu zituen, eta isiltasunaren gainetik abesten jarraitu zuen. Azken kantuak, “Hala ere”, indar eta erresilientziaren sinbolo gisa itxiera hunkigarria eskaintzen du: “hala ere, gelditu egingo naiz; hau gure lurra da”.

Gitarra eta ahotsa: Ainhoa Ansa Zugarramurdi, Irati Ansa Zugarramurdi.
Gitarra: Gari Amundarain.
Errezitatzailea, testuak eta ahotsa: Jon Martín Etxebeste.