Gaztelaniaz
Literarte jaialdiaren barreneko ekitaldia
Eguna: maiatzaren 8a, ortzeguna
Lekua: Herri-liburutegia BERA
Ordua: 18:30
Producciones Maestrasek eta Nafarroako Liburutegien Sareak Literarte jaialdia antolatu dute. Oraingo honetan El viaje a la nada obra antzeztuko da. Gazte eta helduentzako proposamena da, formatu tikikoa eta hurbilekoa, Ana Maestrojuánen zuzendaritzapean, eta Izaskun Lasarte eta Ángel García Moneoren parte hartzearekin.
Emanaldiaren ondotik publikoarekin topaketa bat eginen da.
Viaje a la nada lau istoriotan zeharreko ibilbidea da, leku komun batean elkartzen diren errealitate ezberdinak hurbiltzen dizkigutenak; giza bilakaeraren bide bitxia. Viaje a la nada bi antzerkigile eta bi antzerkigileren eskutik sortutako proposamena da, agian ezerk ez duela garrantzi handirik erakusteko. Abiapuntua Carmen Laforeten Nada eleberria da, Ventura Ruizek bere Nada liburuan ikertu duena.
Rosa Ribasen Lejos, Ana Maestrojuanentzat baliagarria izan da Gertu egon gaitezkeenak deskribatzeko.
Begoña Pro Uriarte idazle nafarraren La dama blanca de Champaña lanarekin, Asier Anduezak gerren benetako interesak agerian uzten ditu bere De los blancos y de los negros gurutzada pertsonalean.
Eta Catherine Meurisseren La joven y el mar lanak balioko dio Patxi Larreari El último silencio, bizitzaren eta ez-bizitzaren, fikzioaren eta errealitatearen arteko bidaia zoroa, izan daitekeena eta agian inoiz izango ez dena.
Zuzendaria: Ana Maestrojuán
Dramaturgia: Ventura Ruiz, Patxi Larrea, Asier Andueza, Ana Maestrojuán
Antzezleak: Izaskun Lasarte, Ángel García Moneo