Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Olentzero eta Mari Domingi Beran (2025)

Eguna: abenduaren 24a, asteazkena
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan)
Ordua: 17:30
16:00etatik aitzinera kantatzera aterako dira 4 kalejiratan: Itzeatik, Iamoteneatik, Agerratik eta Alkaiagatik hasita (*) eta 17:30etan denak elkartuko dira Herriko etxeko plazan eta Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen diete.
(*) Alkaiagako ibilbidekoak Ibaialde karrikan Agerrakoekin elkartuko dira.

Ekitaldi honen ondotik, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure txokoa elkarteak antolatuta.
Talde parte-hartzaileak: Berako abesbatza, Bera kantari, musika eskolako musikariak, Labiaga ikastolako txaranga eta Maitagarriak txaranga
Antolatzaileak: Jesusen Bihotza ikastetxea, Labiaga ikastola, Ricardo Baroja eskola publikoko guraso elkartea eta Berako Udala

IBILBIDEAK

4 ibilbide izanen dira eta parte-hartzaileak dagokion ibilbidetik joanen dira (bere auzotik pasatzen dena).

Itzeako ibilbidea (Suhiltzaileen Parke parean juntatuko dira)

Eltzaurdia, Ibardin eta Kaule auzokoek ere ibilbide hau eginen dute

Iamoteneamo ibilbidea (Iamoteneako aparkalekuan juntatuko dira)

Suspela, Suspelttiki, Garaitarreta, Zia eta Dornaku auzokoek ere ibilbide hau eginen dute.

Agerrako ibilbidea (Agerrako kanpo gorrian juntatuko dira)

Kaxerna, Zalain, Zalain zoko eta Herriko etxeko plaza auzokoak ibilbide honetan txertatzen dira

Alkaiagako ibilbidea

(*) Alkaiagakoek Ibaialde karrikan Agerrakoekin elkartuko dira