Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

‘Berako Oihua’ aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Urteroko moduan, Berako besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu.

Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.

Hauek aurkezteko epea ekainaren 14a (ortzirala) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.

Berako Kultur Etxea/Berako Oihua

Berunaren Tourra Berara ailegatuko da

Maiatzaren 10ean Beran aurkeztuko dugu ‘PLOMO EN LOS BOLSILLOS’ liburua (“Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia”). Ander Izagirre idazle eta kazetaria da liburuaren egilea (anderiza@gmail.com). Lehenbizikoz itzulixka bat emanen dugu bizikletaz. Gurpilak haizatu eta ibilbidean…

Berako Bestetako Kartel Lehiaketa 2013

Lanak maiatzaren 31 arte (ortzirala) entregatu beharko dira. Aurtengo bestetako kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak OINARRIAK 1)       Parte-hartzaileak: Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ahal izanen ditu. 2)       Gaia:…

Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izanen dira Berako liburutegian

Nazioarteko Liburuaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira Berako Liburutegian: “10etako 10ak” Lehiaketa: Oinarriak 10 liburuen azalak asmatu beharko dira: Izenburua eta egilea. Epea: apirilaren 30a Saria: liburu bat Mailak: bi maila: haurrak/gazteak eta helduak Eskaera-orriak Liburutegian entregatu beharko dira.…