Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Solasaldia: Juan Errandonea, Zigardibereko jakintsua (Jose Mari Zelaieta Errandonea)

Euskaraz

Uscaldunac garen ezquero jardunaldiaren barreneko ekitaldia da

Eguna: abenduaren 5a, ortziralea
Lekua: Beralandeta BERA
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Juan Errandonea Altzuguren (Bera, 1917-1966) hizkuntza aunitz zekizken beratar jakintsua izan zen. Guzira 17 hizkuntza menderatzen zituen: euskara, gaztelera, latinera, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, grekoa, hebraiera, arabiera, sumeriera, hititera, akadiera, kaldeera eta babiloniera. Hain zuzen, sumerierako katedraduna izan zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, eta 11 urtez ikasi zuen Erromako Institutu Babiloniarrean.  Euskara Mesopotamiako hizkuntzekin lotzen zuen teoria bat ere garatu zuen eta Bibliaren inguruko ikasketa paregabeak egin zituen. Edén y paraíso izan zen bere obra nabarmenena.

Jose Mari Zelaieta Errandonea (Bera, 1949) izanen da hizlaria. Hain zuzen Zigardiberea baserrian sortutakoa da Zelaieta, aspaldi Iruñean bizi bada ere. Bertan egin zituen magisteritza ikasketak Zelaietak, eta 40 urtez aritu da irakaskuntzan, maisu lanetan, Elizondon nahiz Iruñean (Etxabakoitzen, udal ikastolan, Sanduzelain eta Biurdanan).

Erretreta hartu ondotik, Nafarroako Artxibora joaten hasi zen genealogiaren eta sortetxearen inguruko berriak biltzera. Hala, Berako notarioen dokumentuak aztertzen hasi zen, eta hortik tiraka Bera herriarekin nahiz herritarrekin lotutako dokumentazio aunitz bildu du.