Hainbat ekitaldi antolatu dira azaroaren 18rako
Azken urteotan hainbat herritan –tartean Beran– 36ko gerran izandako jokaera eta krimen gaitzesgarriak saihesteko asmoz eta berriz gerta ez daitezen, bakea, erreparazioa, ideien defentsa baketsua eta aniztasun errespetuaren alde lan egin da.
Horren harira, Berako Udalak ekitaldi ireki batzuk antolatu du 2018ko azaroaren 18rako. Hauetan 1936ko gerrako biktimak omenduko ditu; hau da, arrazoi ideologiko, politiko eta erlijiosoengatik hil zituztenak, torturatu, bortxatu edo jazarri zituztenak.
Ekitaldiak bi gunetan izanen dira: Argaitzeko harrobia eta Herriko etxeko plaza
Argaitzeko harrobi aitzinean (11:00etan)
- Informazio panel bat aurkeztuko da: panel honek Berako harrobian gertatutako informazioa dakar.
- Harresian mural bat paratuko dute.
- Biktimeei lore eskaintza bat eginen zaie.
- Petti musikariak kanta bat abestuko du.
- Gertatutako testigantzen pasarte batzuk irakurriko dira.
Herriko etxeko plazan (12:00etan)
- Mikel Iriarte Antxorena eskultoreak egindako oroitarria inauguratu da eta egileak berak artelanean irudikatu nahi izan duena azalduko du.
- Berako Udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkarien solasaldiak izanen dira.
- Ohorezko aurreskua.
- Erreprealiatuen senide eta ondorengoen solasaldiak.
- Akautzeko, Berako Abesbatzak bi kanta abestuko ditu.
Ekitaldi hauek guztiak Berako Udalak antolatuak dira herritar talde batekin batera. Nafarroako Gobernuak ere diruz lagundu du.