Aurten ere ez dira ohiko bestak izanen; joan den urtean bezala, udako programazio zabal batek ordezkatuko du
Martxoaren 24an udal ordezkariak kulturako eragileekin eta herritarrekin bildu ziren egungo egoera aztertzeko. Oraindik ohiko bestak ezin direla ondorioztatu zuten ezin zirelako segurtasun neurriak bete (distantzia mantentzea, jende pilaketak saihestea,…). Hori dela-eta, joan den urtean bezala uztailean eta abuztuan udako programazio bat antolatzea erabaki zen.
Programazio hau ahalik eta parte-hartzaile eta osatua izateko Kultur Batzordearen bilera batera dei eginen diete kultur eragile eta herritar guztiei, hauek ekitaldien ekarpen (zehatzak) egiteko.
Eguna: apirilaren 12a, astelehena
Lekua: Herriko etxeko udal batzarra
Ordua: 18:30