Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ABESBATZA KONTZERTUA: Adolf Fredrik’s Girls Choir (Stockholm; Suedia)

Eguna: azaroaren 1a, asteartea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Sarrera doan
Antolatzailea: Nafarroako Abesbatzen Federazioa
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatua eta Berako Abesbatzak eta Berako Udalak lagunduta eta Nafarroako Nazioarteko XXVII. Ziklo Koralaren barrenean, azaroaren 1erako Suediako Adolf Fredrik’s Girls Choir nesken abesbatzaren kontzertua prestatu dute Berako kultur etxean.

ADOLF FREDRIK’S GIRLS CHOIR

Zuzendaria: Fredrik Winberg
40 neska

Adolf Fredrik-en Neskatoen Abesbatza bikaina musikarako dohain berezia duten haurrentzako Suediako eskola zahar, handi eta ospetsuenaren ordezkaria da. 11 eta 16 urte bitarteko 40 neskatok osatzen dute, zeintzuk abesbatzan sartzeko lehian ibiltzen baitira eskolako bosgarren ikasturtean. Abeslarietako batzuk ibilbidea egiten dute musikaren munduan, eta denborarekin, asko ezagun egin dira opera, jazz, pop edo beste hainbat generotako abeslari gisa.

Emanaldi ugari eskaintzen dituzte ikasturtean zehar. Okasio berezi-berezia izaten da, adibidez, abenduaren 13ko Santa Luzia eguneko kontzertua, Stockholmeko hiritarrentzat –eta turista askorentzat– huts egin ezinezko hitzordua dena. Abesbatza hau 1972an sortu zuen Bosse Johansson musika maisu eta orkestra zuzendari famatuak, eta berak zuzendu zuen ia 40 urtez.

Koruak hainbat bira egin ditu Europan zein munduan, herrialde uga
ri bisitatuz. 2018an IstraMusica nazioarteko abesbatza lehiaketan parte hartu zuen Kroaziako Porec hirian. Sekulako arrakasta lortu zuen, hiru kategoriatan parte hartu eta hiruretan garaipena lortu
zuelarik, eta hori gutxi balitz, Fredrik Winberg zuzendariak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Hurrengo urtean, Europako Haur Abesbatza Txapelduna bilakatu zen, nolabait esateko, Txinako abesbatza bikain baten atzetik bigarren geratu baitzen Göteborgen egin ziren Europako Abesbatza Jokoetan. 2022. urte honetan Music is My Name izeneko diskoa editatu du.