Le Swing Dixieland Band
Eguna: Abuztuaren 21a, asteazkena
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 20:30
Sarrera DOAN
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala
Ekitaldi hau Cultur 2013 programaren barrenean dago. Programa honen inguruan informazioa gehiago nahi izanez gero:
http://www.culturanavarra.es/?ciclo=cultur
Swing Dixieland Band taldea Nafarroako goi mailako musika kontserbatorioaren inguruan sortutako musika-proiektua da. Jazzaren esparruan eskarmentu luzea duten kontserbatorioko bost irakaslek osatzen dute banda.
Taldeak tema-bilduma zabala eskaintzen du, New Orleansen jazz musika sortu zenetik bere erritmo bizi-biziarekin mundu erdiko dantza-aretoak bere egin zituen swing estilo ahaztezineraino. Besteak dibertituz dibertitzea da Le Swing taldearen asmoa. Dixieland soinua alaia da, dudarik gabe; gorputza balantzaka mugituz, hatzak klaskatuz edo burua mugituz erritmoari jarraitzera gonbidatzen du, interpretatzailearengandik entzulearengana zabaltzen den efektu magnetiko bat sortuta.