Eguna: martxoaren 14a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Aktoreak: Ramon Agirre, Iñake Irastorza eta Ana Elordi
SINOPSIA
Sara pisu bila dabil eta azkenean gustukoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken eguna arte.
Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza hagitz ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du eta andrearen azken eguna noiz ailegatuko zain geldituko da. Egun hori ez da ailegatzen… eta egoera larritzen joanen da.
Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko ditugu komedia eder honetan.