Aporofobia: pobrearekiko beldurra edo arbuioa
Gaztelaniaz
Eguna: apirilaren 8a, ortziralea (ekitaldi hau apirilaren 1ean egin behar zen baina eguraldi iragarpena dela-eta apirilaren 8ra gibeleratu zen)
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera DOAN
Adina: 14 urtetik goiti
Antolatzailea: Bakea, Bizkikidetza eta Giza eskubideen Zuzendaritza Nagusia
Laguntzailea: Berako Udala
Sinopsia
Asinsound, Bidebitarte eta Ados Teatroaren arteko koprodukzioa
Zuzendaria: Garbi Losada
Antzezleak: Naoufal Amih, Marta Antoñana, Dante Calderón, Iris Cárdenas, Mila Espiga, Paco Espinosa, Marcos Iranzo, Daniel Pardo, Maynor Ramos, Rubén Saunier, Andrea Segovia
Zuzeneko musika: Javier Asin
Inoiz bota zaituzte lanetik?, bakarrik egonen zinateke egoera zail bati aurre eginez gero?, zure kontu korrontea agerian geratu da inoiz?, lan-proiektu bat edo bizitza-proiektu bat zapuztu dizun osasun-arazoren bat izan duzu?, baiezko erantzunak zenbat eta gehiago izan, orduan eta aukera gehiago duzu konprenitzeko nola sentitzen diren dena galdu duten pertsonak, baita haien etxea ere. Muntaia hau sormen-prozesu baten emaitza da, pobrezia-egoeran, etxegabetasun-egoeran edo ahultasun ekonomikoa duten pertsonekin, eta, bereziki, PARIS 365 jantoki solidarioaren erabiltzaileekin.
Aporofobia (grezieratik, áporos “pobre”a» eta “foboak” beldurra) Adela Cortina filosofoak pobreeiko beldurra edo arbuioa definitzeko sortutako hitza da, aunitzetan xenofobia, homofobia edo arrazakeria bezalako beste gaitz batzuen jatorrian dagoena. Atzeraldi ekonomikoak (pandemiaren ondotik bizi genuena eta biziko duguna) argi uzten du, inoiz baino gehiago, denok garela kalteberak, eta edonor ikusten ahal da egun batean kalean. Eta beldur horrek, paradoxikoki, gizartean areagotu egiten du baliabiderik ez duenarekiko arbuioa, aporofobia eguneroko gorroto-delitu bihurtuz, eta merezi du kultura-sorkuntzatik borrokatzea.