Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri zikloaren barreneko ekitaldia
Eguna: urriaren 29a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Iraupena: 90 min
Sarrera: 7 €
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua eta Berako Udala
Bi lagun, Lidia eta Sandra, elkar ikusi gabe luze egon ondotik, bikoteen arteko afari bat antolatzea erabaki dute batak bertzearen mutillaguna ezagutzeko. David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, gizarte-dokumentalista bat, begi bat galdutakoa manifestaldi batean gomazko pilota baten erruz. Hori guztia, politikari baten hitzaldiek girotuta, hura ere bertan baita. Hala hasten da komedia garratz hau, sinesteen hauskortasunari, gizarte-rolen zer-nolakoari eta egiaren bilaketari buruzkoa.
Errege begibakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean jarri nahi gaitu indarraren gehiegizko erabilera dela-eta.
- Zuzendaritza: Fernando Bernués
- Interpreteak: Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin
- Eszenografia diseinua: Fernando Bernués
- Jantzien diseinua eta errealizazioa: Ana Turrillas
- Argiztapen diseinua eta errealizazioa: David Bernués (Acrónica Producciones)
- Ekoizpena: Ane Antoñanzas
- Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga
- Koprodukzioa: In Extremis, Tanttaka Teatroa